XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... Tarrapatak batzuetan tonua goiko aldera eramaten du eta tonuerdia behekora, eta beste batzuetan tonua beheko aldera eta tonuerdia goikora.

Inola ere ez da zilegi Tarrapatan bi tonu batera eramatea, bata beheko aldera eta bestea goiko aldera, tarrapata-mota hori belarrietako gozagaitza eta deserosoa delako.

47. orria.

Tarrapatak Do, Mi, Fa eta Si notetan egin daitezke.

Re, Sol eta La notetan berriz, inola ere ez, debekatuta dagoelako.

Azken nota horietan zera galde daiteke: ea sostenitu batzuk aplikatuz debekua alboratzerik dagoen.

Haustura bakunak eta errepikatuak, eskalako edozein notatan aplika daitezke; goragoko ala beheragoko notan egin daitezke, alegia.

Minimen haustura, Do, Re, Fa, Sol eta La notetan egin daiteke.

Mi eta Si notetan debekatuta dago.

Balioei dagokienez: Hausturak zuri eta beltzetan egin daitezke.

Jotzaileak hatz onak baditu, kortxeatan ere egin ahal izango ditu.

Haustura errepikatuak zuritan egiten dira.

Haustura bakunak beltzetan egiten dira.

Laburtuz eta zehaztuz.